Horretarako, adinaren arabera egokitutako materiala erabiliko da, tituludun teknikaria izango dute eta nahi duenak behintzat, paletan jokatuz ondo pasa eta bere joko maila hobetzeko aukera izango du. Ikastaro hauetan izen-emateko azken eguna irailaren 27a, osteguna, izango da eta horretarako 655 719492 (Ainhoa) telefonora deitu beharko da..
Eskualdeari dagokionez, ikastaro hauek Villabonan eta Zizurkilen izango dira. Villabonan Bear Zana pilotalekuan izango dira ostegunetan, 19:00etatik 20:30era edo 19:30etik 21:00etara. Ikastaroak urriaren 4an hasiko dira. Zizurkilen berriz, Udal pilotalekuan izango dira asteartetan, 19:00etatik 20:30era. Ikastaroak urriaren 2an hasiko dira.