Mikel Alkorta garaile, atzo jokatutako desafioan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 24a, 11:36

Zizurkilgo Zaldu baserriko sailetan jokatu zen atzo Jexux Mari Ormaetxea "Urki" eta Mikel Alkortaren arteko apustua. Bost kilometroko korrika saioa egin ondoren, ordu eta erdiz aritu ziren segan. Asteasun bizi den Mikel Alkorta izan zen garaile, 192 kiloko tartearekin. 

Korrika saioan uste bezainbesteko abantailarik lortu ez bazuen ere, segan oso txukun aritu zen asteasuarraeta horrek eman zion garaipena.

Zortzirehun zaletu inguru hurbildu zen Zizurkilgo Zaldu baserriko sailetaran, bi segalarien arteko lehia ikustera eta giro paregabea sortu zen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!