"Aurredenboraldiko bigarren eskubaloi txapelketa amaitu ondoren Leizaran Eskubaloiak eskerrak eman nahi dizkizue Allurralde Kiroldegira eta Arrate Pilotalekura bertaratu zareten guztioi".
Elgoibarko taldeen nagusitasuna erabatekoa izan zen infantil, kadete eta jubenil mailan. Senior mailan berriz etxeko taldea nagusitu zaio Urdaibairi. Kopak Andoaingo Udaleko Ainara Rodriguez eta Leizaran Eskubaloiko Manolo Alañaren eskutik jaso zituzten.
"Eskerrak ere Andoaingo Udalari, txapelketa honetan esku bat bota duzuen Leizarango kide orori eta baita babesle guztiei ere".