Giro ederra eta parte hartze handia jaien atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 23a, 12:33

Larunbat arratsaldean giro ederra zegoen trafikora itxita zegoen Idiazabal kalean. Herri kirol desafioa, On Bizi elkartearen merkatua, danborrada, Egape dantza taldearen saioa,... giro ederra eta parte hartze handia nagusi zen Urnietako erdigunean. Jaien atarikoa, beraz, indartsua.

Are gehiago Miela Batzordeak antolatutako bertso afarira 207 lagunek izena eman zutela ikusita. Giro ederra piztu zen Oianumen hasieratik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!