ELA eta LAB sindikatuek Greba orokorrak jarraipen zabala izatea aurreikusten dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 21a, 17:31

Herritarrak irailaren 26ko greba orokorrean parte hartzera deitu dituzte, Buruntzaldeko ELA eta LAB sindikatuek gaur eguerdian Hernaniko Biteri kultur etxean deitu duten agerraldian.

Datorren asteko 24 orduko lan uzteak, jarraipen zabala izango duela adierazi dute: "Aurreikusia dugu greba egunean jende asko aterako dela kalera. Eskualdea eta Euskal Herria nahiko paralizatua egongo dela". Hainbat enpresetan langileen gehiengoak irailaren 26rako deitu dagoen greba egunarekin bat egin du. Besteak beste, hauexek:

SAPA Andoain

UBIS Hernani

GARBITANIA Usurbil

ASTIGARRAGAko UDALA Astigarraga

MENDI Andoain

MENDIOLA Andoain

AMR Hernani

ITV Urnieta

LA SALLE BERROZPE Andoain

Eta baita CAF, INDAR, JASO ITSASONDO, BELLOTA eta abar


Buruntzaldeko ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek zehaztu dutenez halere, inguruotako enpresa handietan astelehenean burutuko dituzte greba deialdiari loturiko batzarrak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!