Erreka bazterrak garbitzeko auzolana, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 21a, 15:15

Zizurkilgo Zabor taldeak egin du auzolanerako deialdia. Goizeko 09:00etan Joxe Arregi Plazan elkartu eta Zizurkilgo Elbarrena auzotik igarotzen den Asteasu errekaren inguruak garbituko dituzte.

Eguerdiko 13:00ak arte luzatuko dira txukuntze lanak. Garbiketan eroso eta segurtasunez aritzeko, galtza luzeak, oinetako itxiak, eskularruak eta aldatzeko arropa ekartzeko gomendioa egin dute deitzaileek.

Erreka txukuntzeaz gain, sortzen dugun zabor kopuruaz eta zikintzen dugunaz jabetzea da ekintza honen helburua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!