Horrez gain, euskal presoei ezartzen dizkien luzapen sistemak ere aipatu dituzte, Peio Zelarainen kasua esaterako. Epaitegi konstituzionalak kalean beharko lukeen autua eman duen arren, gaizki ulertu baten ondorioz, zigorra betea badu ere, oraindik espetxean jarraitzen du.
Bukatzeko, presoek jasaten duten isolamendua eta iheslarien jazarpena izan dituzte aipagai. Eragozpen horiei guztiei, ordea, aurre egingo dietela eta senideei babes osoa ematen jarraituko dutela adierazi dute. Horretarako, ordea, senideen eta presoen eskubideak errespetatzen hastea beharrezkoa dela iritzi diote.