Izena emateko orduan, haur eta gazteei dagokienez, euskaraz bizi nahi dut kamiseta eskuratu nahi baldin badute, 7 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko, eta kamisetarik gabe 2 euro (16 urte bitarte). Helduen kasuan ere bi aukera egongo dira: kamiseta eskuratu nahi izatekotan 10 euro ordaindu beharko dituzte eta 5 euro berriz, kamisetarik hartzen ez baldin badute.
Izena emandako guztien artean opari zozketa egingo da.