Urnietako Idiazabal kalea itxiko dute hurrengo bi larunbatetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko irailaren 20a

Urnietako Idiazabal kalea itxiko dute hurrengo bi larunbatetan. Hori dela eta, irailaren 22an eta 29an Garayar busak geldialdi bakarra egingo du.

Geltoki bakarra Errekaldeko biribilgunea izango da, anbulategi zaharrean. Idiazabal kalearen itxiera, beraz:

  • -Irailak 22, larunbata. 17:00-22:00. On Bizi jaia.
  • -Irailak 29, larunbata. 22:00-06:00. Sanmielak.