Urnietako jaien atarikoa oparoa izango da, larunbat honetan hasita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 20a, 10:24

On Bizi jaia, desafioa, dantza ikuskizuna eta bertso afaria Sanmielen atarikoak dira.

Sanmielak gainean dira eta, gutxi-asko, denen ahotan daude jaiaren atarikoak eta irailaren 27tik aurrera burutuko diren ekitaldiak. Astearte arratsaldean herrigunean hasi ziren aurtengo jai egitaraua etxez etxe banatzen, eta ia ordu beretsuan Lekaio kultur etxean egin zuten jaiaren aurkezpen ofiziala.

Udal ordezkariak bertan ziren eta, haiek bezalaxe, jaiaren xehetasunak eskaintzeko hitza hartu zuten On Bizi, Miela batzordea, Iñistorra, Poxta Zahar eta Egape dantza taldeko ordezkariek.
Mielaren etorrerarekin eta koadrilen jaitsierarekin hasiko dira jaiak hurrengo ostegunean. Lehen asteburu luzeari Mielaren jaitsierarekin amaiera emango diote. Urriaren lehen asteburuan, beriz, Urrakako jaia eta baserritarren eguna ospatuko dituzte. Nabarmendutako hitzordu horien artean hitzordu interesgarri ugari.
Ezin ahaztu ere asteburu honetan ospatuko diren ekimenak: On Bizi jaia, herri-kirol desafioa, Egaperen dantza ikuskizuna edota Miela batzordeak antolatutako bertso-afaria.
Aurtengo protagonistak
Pregoilariak: Petra Elser eta Joseba Labaka. Alkate txikiak: Marta Campos eta Amets Karrera. Omenduak: Sor Monica eta Iñaki Iruin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!