Krosa Villabona eta Zizurkil artean egingo da, baina familia giroan egiteko moduko ekimena izango da. Hau da, familia artean lasterka egin, euskaraz, ongi pasatzea helburu izanik. Antolatutako krosaren xedea, beraz, euskaraz bizitzeko nahia sortzea da, lehiakortasuna alde batera utzirik.
Izena emateko hiru bide daude: larunbata baino lehen edozein egunetan euskara zerbitzura deituz 943693501, irailaren 20an arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Berdura plazan, eta egunean bertan irteera lekuan. Izena emateko orduan, prezio desberdinak egongo dira. Haur eta gazteei (16 urte bitarte) dagokienez, euskaraz bizi nahi dut kamiseta eskuratu nahi badute, 7€ ordaindu beharko dute parte hartzeko, eta kamisetarik gabe, berriz, 2€. Helduen kasuan ere, bi aukera: kamisetarekin 10€ eta kamisetarik gabe, 5€. Partehartzaile guztien artean, amaieran, opariak zozketatuko dira.