Aizkardiko kideak, Piriniotan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 18a, 11:56

Bachimala inguruan ibili ziren Aizkardiko kideak pasa zen asteburuan. Eguraldia lagun, ikuspegi ederrez gozatu ahal izan zuten irteeran parte hartu zuten hogeita zortzi mendizaleek. Bachimala mendatea igotzeaz gain, inguruetako beste hainbat txoko ezagutzeko aukera ere izan zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!