Txakolin eguna, primerakoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 17a, 15:29

Eguraldi paregabea lagun izanik, laruunbatean, Uxo-toki elkarteak antolatutako txakolin dastaketan giro ezin hobea sortu zen. Arratsaldeko 19:00ak inguruan, pilota partiden ondoren, jende asko gerturatu zen Amasako plazara 22 txakolindegitako txakolina eta hainbat pintxo dastatzeko asmoz. Dultzaineroen eta trikitilarien musikarekin nahiko dantza egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Dastaketaren ondoren, antolatzaileek afari eder bat egin zuten Uxo-toki elkartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!