Eva Pelaez eta David Martin nagusi Baxurde Krosean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko irailaren 17a

Ia 300 lasterkari batu dira Usurbilgo Baxurde Txiki Triatloi Taldeak antolatu duen lasterketan. David Martin Blazquez (35:11) lasartearrak irabazi du lasterketa, mutilen artean. Bigarren izan da Ibai Alba Vilchez hernaniarra (35.26), hirugarren Raul Gomez Margallo lasartearra (36:10).
Nesken artean bi andoaindar lehen postuetan: Eva Pelaez Zabala andoaindarrak irabazi du (44:00), bigarren izan da Idoia Ezeiza Iruretagoiena usurbildarra (45:50) eta hirugarren Uxune Tena Ugarte (45:58).




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!