Sansonarri-Poxta Zahar apustua dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 14a, 12:35

Astelehenean Santa Krutz elkartean hitzordua ipinita zegoen eta bertara agertu ziren Poxta Zahar elkarteko kideak, Sansonarrik On Biziren II. jairako luzatu zion desafioari baiezkoa erantzuteko.
Baiezkoa mahai gainean, probaren xehetasunak zehazten hasi ziren. Irailaren 22an emakumezko eta gizonezko bi talde elkarren lehian arituko dira, eta probak hamar izango dira denera: txingak, ingudea, toka, korrika, sagar biltzea, trontza, zaku proba, giza proba, lokotxak eta harri jasotzea.


Sansonarri-Poxta Zahar arteko desafioan, On Bizik parte hartzaile guztiei Santa Krutz elkartean bazkaria egiteko beharrezko guztia eskainiko die. Bazkaria urriaren 6an egingo dute, eta desafioan galtzaile denak irabazleari prestatu beharko dio jana.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!