Menua honakoa izango da: marmitakoa, biribilkia saltsan, ijito besoa, kafea eta txupitoa. Prezioa 25 eurokoa izango da eta txartelak dagoeneko salgai daude honako tokietan: Urkiola, Xaxi, Irunberri eta Buruntza tabernetan eta Santa Krutz eta Bertxin elkarteetako egoitzatan.
Bazkariaren ostean, musikarentzat tartea izango da: Elisabet Gallo eta Itxaso Mungia soinujoleek kontzertua eskainiko dute. Eta egunari bukaera emateko, Los Rubi taldeko Luziano Uribesalgo eta Jesus Ibañezekin dantzaldia izango da.