Alzheimerra hizpide, jardunaldiak Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 14a, 12:32

Alzeheimerraren inguruko xehetasunak emateaz gain, gogoeta eragiteko xedez, bi ekitaldi antolatu dituzte Andoainen, datorren astean. Santa Krutz eta Bertxin jubilatu eta pentsionisten elkarteak antolatuta izango da, Afagi alzheimerrak jotako gaixoen senideen elkartea eta Andoaingo Udalaren laguntzarekin.
Irailaren 19an, asteazkena, Afagi elkarteko kideek hitzaldia eskainiko dute Basteron arratsaldeko 18:30etatik aurrera.


Irailaren 20an, osteguna, Cuidadores dokumentala eskainiko dute. Oskar Tejedor da bere egilea, eta gaixoen senideen testigantzak biltzen ditu. Kritika onak jaso ditu eta baita hainbat sari jaso ere. Ondoren, ikusleek solasaldian parte hartzeko aukera izango dute. Emanaldia Basteron eskainiko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Jardunaldi horien helburua Andoaingo herritarrek alzheimerraren inguruan ezagutza zabaltzea da. Horixe da antolatzaileen xede nagusia. Aski ezezaguna da gaixotasuna, eta pertsona ugarik dute alzheimerrak jotako gaixoren bat inguruan.
Andoaingo jardunaldiak Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituzte. Eguna, zehazki, irailaren 21a da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!