Talde bakarreko entrenatzaile izatetik klub oso bat bideratzera pasa zara. Erronka handia.
I.B. Esperientzia berria izango da, lan ikaragarria emango didana. Baina erronka handia izan arren, gogotsu nago. Eta lan egiteko ilusio handiz. Erronka polita da. Azken ur-teetan erregional mailan aritu naiz baina neu Eskola-Kirolean hasi nintzen, hortik Euskaldunara kadeteak entrenatzera eta ondoren erregional mailako taldeetara.
Urnietan gainera aldaketa handiak izan dira aurreko denboralditik hona. Erronka, zure kasuan, are handiagoa da.
I.B. Halaxe da, bai. Erronka handia da niretzat baina baita klubarentzat ere. Ismael Hernandezek eta Pablo de Torresek bere lantaldearekin batera egin dutena sekulakoa da. Urnieta bezalako herri bati klub txukun bat eskaini diote, gauzak ondo egiten dakien kluba da. Haiek egindakoaren bidetik jarraitu beharko genuke.
Denboraldi hasieran zein da zure zeregin nagusia?
I.B. Aurredenboraldiko behar guztiak asetu, ordutegiak eta lagunartekoak direla. Entrenamenduen metodologiari erreparatu, fitxa berriak egin eta jokalari berriei arreta berezia eskaini, kanpo harremanak futbol taldeko askorekin... denboraldiari ekiteko hamaika lan, azken finean. Telefonoa asko erabiltzen da horrelako lan batean.
Zein da horrelako talde batek eskaini beharko lukeena?
I.B. Herriari futbol klub bat eskaini behar zaio, ñabardura bereziekin. Niri futbol atala dagokit, eta gakoa haurra eta bere garapen integrala dira. Hori eskaini behar diogu herriko neska-mutilari. Kanpotik baten bat etortzen bada ere, ongietorria izango da.
Hortik abiatuta, futbola kirola da eta denek ahal den emaitzarik onena lortu nahi dute. Erregional mailana adineko jendearekin argi dute zer egin behar duten irabazteko. Txikiekin, aldiz, parte hartzea bultzatu behar da. Haurrak gustura sentitu daitezela gure klubean.
Gustura zaude, beraz, Urnietan.
I.B. Gogotsu hasi naiz. Pablo hasi nintzenetik hilabeteak igaro dira eta gero eta gusturako nago, harremana gertukoa izaten ari delako.
Horrelako postu bat hartzen denean epe erdirako egitasmo bat garatzeko izan ohi da. Igorren asmoa Urnietan urte batzuk igarotzea da. Klubaren eta bere esku egongo da. Gauzak ondo bidean UKEk badu urte batzuetarako koordinatzailea. Zorte on, Igor!