Larunbatean txakolin eguna Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 13a, 16:25

Iazko arrakasta ikusirik, aurten bigarren aldiz, Uxo-Toki elkarteak Amasa-Villabonako Udalaren laguntzarekin, txakolin eguna antolatu du.

Txakolin dastaketaren aurretik, arratsaldeko 17:00etan pilota partidekin emango diote hasiera jaiari. Lehen partidan, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo gazteak lehiatuko dira eta ondoren, Mikel Goñi, Eulate, Eugi eta Galarza V.a izango dira lehian. Pilota partiden ondoren, txakolina nahi adina dastatzeko aukera izango da trikitilari eta dultzaineroen laguntzaz. Horrez gain, txakolinarekin batera pintxoez gozatzeko aukera izango da. Guztira, 22 txakolindegitako txakolina izango da aukeran, besteak beste, Akarregi txiki, Ameztoi, Basa-lore, Mokoroa, Primo eta Talai berri izango dira. 

Sarrerak aldez aurretik eskuratu ahal izango dira ondorengo kafetegi eta tabernetan:

Amasa-Villabonan: Amasa kafetegia, Larrea kafetegia, Iru aldeta, Or konpon, Urrizpe, Obaba, Iturrigoxo, Iratzar, Xiker eta Itzalpen.

Zizurkilen: Egarrin eta Iriarten.

Asteasun: Iturriondon.

Salneurriak:

Helduak: 12 euro (Pilota partidak eta txakolin dastaketako edalontzia eta pintxoak).

6-12 urte: 6 euro (Pilota partidak eta txakolin dastaketako edalontzia eta pintxoak).

6 urtera arte: Dohain.

Txakolin dastatzea eta bi pintxo: 5 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!