Herritarrek etxetik gertu, nork bere udalerritik mugitu beharrik gabe, euskara ikasteko eskaintza zabala eskura dutela gogorarazi dute guztiek. Ez dakitenei, euskara ikasteko gonbita luzatu diete. Gogorarazi dietenez, horretarako dute euskaltegietako laguntza, baita sei udalerriotako udalen laguntza ere.
Informazio zabala, buruntzaldea.org web orrian
Matrikulazio kanpaina honi buruzko informazio zabala, tokian tokiko Udaletako Euskara Zerbitzuetan jaso daiteke. Edota buruntzaldea.org atarian. Aipatu web orrialdeak, euskara ikasteko ikastaroen bilatzailea du herrika, nork bere maila ezagutzeko frogak egiteko aukera eskaintzen du, baita diru-laguntzen inguruko zehaztasunak ere.