Mugikortasunaren bigarren eskuko azokan materiala uzteko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 10a, 15:30

Tolosaldea Garatzenek eta Amasa-Villabonako udalak Tolosaldeko bigarren eskuko azoka antolatu dute, Amasa-Villabonan. Azoka irailaren 22an ospatuko da, goizeko 10:00etatik 13:30era. Bertan, mugikortasun iraunkorrarekin lotutako materiala egongo da salgai eta Irrintzi Txirrindulari Elkarteko kideak bertan izango dira bizikleta erosterako  garaian aholkuak eman, eta jendearen zalantzak argitzeko. Materiala saltzen jarri nahi duenak, bere herriko udaletxean utzi beharko du irailaren 10etik 19ra bitartean. Hala ere, materiala saldu nahi duenak ez du azokan bertan egon beharrik. Informazio gehiago 689749439 telefonoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!