Ikasturte berrirako, ikastaro sorta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Amasa-Villabonako Kultur sailak hainbat ikastaro antolatu du datorren denboraldirako: egur lanketa; zaharberritzea eta arte aplikatuak; pintura gazte eta helduentzat (12 urtetik aurrera), eta pintura haurrentzat.

Izen-emateko epea irailaren 17 eta 26 bitarte izango da. Interesatuek Amasa-Villabonako Udaleko Kultura Sailera gerturatu behar dute. Informazio gehiago: 943691655.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!