Hauteskunde errolda-zerrenda, gaur amaitzen da jendaurreko erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 10a, 12:35

Legeak agintzen duen moduan, hauteskunde-erroldaren zerrendak jendaurrean jarri ziren irailak 3tik eta 10era. Udal Bulegoetan eta Donostiako Hauteskunde-Erroldaren Bulegoetan (Jose Maria Soroa, 23), edozeinek, 2012ko ekainaren 1eko bere egoera kontuan hartuta, erreklamatu ahal izango du.

Erreklamaziogileek erreklamazio inprimakia sinatu beharko dute, eta nortasun agiria, gidabaimena edo pasaporte originala aurkeztu beharko dute, bai eta aipatutako agiri horietako baten fotokopia bat ere, erreklamazio inprimakiari gaineratzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!