Lagun Aro-GB taldeak 2012-2013 denboraldiari aurre egiteko prestaketa lanetan dihardu eta aurre-denboraldiko azken partidetakoa izango da asteazkenean jokatuko duena.
Partida hau Kilometroek eta Lagun Aro GB-ek sinatutako hitzarmenaren ondorioa da, saskibaloi klubak Gipuzkoako ikastolen jaiari ekarpena egiteko modua. Ez da GBCren ekarpen bakarra, urtearen hasieran hiru jokalari etorri baitziren Aita Larramendi Ikastolako ikasleekin solasaldia izateko. Orduan, hiru jokalari atzerritarrek ikasle andoaindarrei azaldu zizkieten nola egokitu ziren Euskal Herrira, nola entrenatzen duten, nola dibertitzen diren eta nolako euskara maila duten erakutsi zieten. Aldi berean, solasaldia ingelesez izan zenez, ikasleentzako ariketa polita izan zen.