Sanmieletan Alkate Txiki izan nahi dutenentzat deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko irailaren 10a

Sanmieletan Haurren eguna ospatuko da irailaren 28an. Ohi bezala, egun horretan protagonista nagusi izan ohi dira alkate txikiak. Jai Batzordeak Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska eta mutil bana izendatuko du. Izendapenaren aurretik, hautaketa probak egingo dituzte asteazkenean Lekaion.

Hauta probak: Irailak 12, asteazkena. 18:00. Lekaio