Urriaren 21ean Eusko Legebiltzar berria aukeratzeko hauteskundeak deitu dituzte, eta alderdi nagusietan eskualdeko ordezkariak aurki daitezke. Horien guztien artean, honakoak aipa daitezke:
PSE-EE alderdian Gipuzkoako zerrendan bederatzigarren aurkeztu da Maider Lanz.
EAJ-PNV alderdian Joseba Egibar andoaindarra izango da zerrendaburua eta lehen postuetan aurkeztuko da Bakartxo Tejeria Amasa-Villabonako alkate-ohia.
EH Bilduk Gipuzkoako lehen bost zerrendagaiak aurkeztu ditu, eta horien artean Buruntzaldeko bi hautagai daude. Biak hernaniarrak, horietako bat Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkate ohia.