Ziotza pilota eskolaren ikasturte berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 7a, 14:52

Irailaren 17an hasiko dute ikasturte berria Ziotza pilota eskolako kideek. Asteartean,  irailaren 11n, gurasoekin bilera egingo dute pilota eskolako arduradunek, ikasturte berriaren inguruko berri zabaltzeko. Iriarte etxean egingo da bilera, 19:00etan hasita.

Izena emateko epea oraindik zabalik dago. Horretarako, 609 43 12 65 telefono zenbakira deitu beharko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!