Sanmielak, jaietan zapi zuria aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko irailaren 7a

Aurtengoan Urnietako Sanmielak lepoko zapi berriarekin datoz. Zapi berri hori gauzatzeaz Miela Batzordea arduratu da, Urnietako Udalaren laguntzaz. Zapi berria kolore zurikoa da, eta bertan jaietako protagonista den Miela pertsonaiaren irudi berritua ikus genezake, herriko armarriarekin batera.

Salgai:

Zapi berria erosteko ez dago jaiak iritsi arte itxaron beharrik, jadanik salgai baitago denda eta taberna ugaritan, 2 euroko prezioan. Zapiarekin batera, salgai jarri dira Mielaren irudia daramaten txapak. Hauek, euro bateko prezioa dute. Kopurua mugatua da, eta azken ordurako ez uzteko gomendioa luzatu dute Miela Batzordetik.