Urdanbor elkartearen batzar orokorra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 7a, 10:33

Urdanbor Elkarteak Batzar Orokorrerako deialdia luzatu du. Batzarra, Lekaion egingo dute irailaren 7an, ostirala, 19:45etan lehen deialdian, eta 20:00etan, bigarrenean.
Batzarra, aztergaiak:

•    Entsaio egunak: Irailak 10, 12, 14, 17, 19, 21, 24 eta 26.
•    Trajeak irailaren 20an banatuko dituzte.
•    Bazkideen kuotak.
•    Afaria.
•    Danborradaren ordutegia eta ibilbidea.
•    Iradokizunak eta galderak.

Oharra: Danborradan parte hartzeko asmorik ez duten bazkideei, mesedez, lehenbailehen jakinaraztea eskatzen zaie.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!