Behar-Zana elkarteak argazki lehiaketa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 5a, 15:22

Errebotea gaitzat hartuaz, Behar-Zana elkarteak argazki lehiaketa antolatu du. Partaide bakoitzak gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara. Argazki bakoitzari izenburua jarri beharko zaio eta ondoren, lanak, beharzana@gmail.com helbidera bidali beharko dira partehartzailearen izen-abizenak eta telefonoa adieraziz. Lan guztiak urriaren 14a baino lehen bidali beharko dira adierazitako helbidera. Sarituak bi lagunentzako afaria irabaziko du Bodegon Benta Aldean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!