Euskara Villabonan eskura duzu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 5a, 11:47

Amasa-Villabonako Udalak euskara sustatzeko kanpaina martxan jarri du. Talde homogeneoak sortuz gero, euskara ikastaroak Villabonan bertan antolatuko dira. Horrez gain, Udalak matrikularen %75arte ordainduko du eta Mintzalaguna programan parte hartuz gero, %10 gehiago. Diru laguntza jaso ahal izateko, ordea, ondorengo baldintza hauek bete behar dira: Villabonan erroldatuta egotea, gutxienez, %85eko asistentzia izatea, euskaltegiaren aldeko txostena izatea errendimenduari dagokionez, eta matrikula ordainduta izatea. Informazio gehiago eta izen-ematea Udaleko euskara zerbitzuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!