Postontzia: Andoaingo EGI

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 4a, 12:29

Andoaingo EGIk honako hau bidali du Aiurri astekarira, irailaren 15ean egingo duten aurkezpen ekitaldiaren harira: 

 

IRAILAK 15: ANDOAINGO EGIren AURKEZPEN EKITALDIA

"Izan zirelako gara, garelako izango dira. EGIn dezagun Andoain"

Datorren irailaren 15ean, Andoaingo Euzko Gaztedi-EGI taldearen aurkezpena burutuko dugu. Gazte andoaindarrek osaturiko taldea aurkeztu eta egitarau zabala prestatu dugu:

- 18:00: Triki-poteoa Zumea plazatik hasita (Andoaindik kanpo etorriko direnekin 17:00etan geratuko gara Andoaingo Makaldegian/Txoperan, aparkatzeko leku aproposa baita). Ibilbidean zehar, Goikoplazan, argazki bat aterako dugu talde guztiarekin. Kartel bat prestatu dugu, alde batetik, Andoaingo EGI aurkezteko lelo batekin, eta bestetik, Andoainen urriaren 7an ospatuko den Kilometroak jaiari keinu bat eginez.

- 21:00: Hitzaldi politikoa Batzokian Eneko Goiarekin (Donostiako EAJ/PNVren udal taldeko bozeramailea).

- Ondoren: Afaria... eta parranda Andoaindik barrena! Afariak 12€ko prezioa izango du. Lotarako, Batzokian nahikoa leku badugunez, bakoitzak bere lo-zaku eta esterila ekarriz gero moldatuko gara. Hurrengo goizean, lotan geratzen direnek, gosaria izango dute nahi izanez gero.

Izena emateko, idatzi mezu elektroniko bat egi.andoain@gmail.com helbidera edota mezu pribatu bat Andoaingo EGIren Tuentiko profilera (EGI Andoain). Andoaingo zein inguruko gazte guztiok gonbidatuta zaudete.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!