"Gazta zati bat" Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 4a, 12:09

Ebia kultur taldeak antolatuta ostiral honetan, hilak 7, Gazta zati bat filma eskainiko dute Asteasuko plazan, gaueko 21:30ean. Antolatzaileek adierazi dutenez, norberak bere aulkia eraman beharko du eta plaza txukun utzi beharko da, lurrera erortzen den guztia jasoaz. Euria eginez gero, emanaldia frontoian izango da.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!