Kirol sailak abiarazi duen ekimen honen bidez, galderak, iradokizunak edo zalantzak dituztenek, kiroldegira jotzea besterik ez dute izango. Bertan kokatuko da Xabier Madinaren arreta zuzeneko bulegoa.
Arreta ordutegia 10:00etatik 13:00era eta 16:30etik 18:30era izango da astearte eta asteazkenetan. Ostegunetan, berriz, bulegoa goizez izango da zabalik, 10:00etatik 13:00era, hain zuzen.
Telefono bidezko arreta jaso nahi izanez gero, ondorengo telefonora deitu behar da: 943 00 80 33.
Udalak adierazi duenez, ekimenaren zergatiak bi dira: "Batetik zerbitzu publikoaren etengabeko hobekuntza eta bestetik tokiko erakundeen eta herritarren arteko hurbiltzea eta irekiera sustatzea". Gainera, ekimenaren bultzatzaileen hitzetan, "bulegoa egungo eta etorkizuneko erabiltzaileentzat, modu errazean eta erosoan, informazio zuzena eskuratzeko baliabide aproposa da".