Urnietako Trikiti Taldea realzaleen peñak pasa den larunbatean egin zuen batzar orokorra. Bertan kontuak onartu ziren eta Jon Vaquero berretsi zuten presidente karguan. Era berean, bazkide izateko deialdia irekitzea erabaki zuten.
Jada, 30 kide ditu Trikiti Taldeak baina bazkide izateko deialdia egin dute. Kide izan nahi duenak Bar Moviera joan edo 658756155 telefonora deitu behar du.
Dagoeneko Realaren lehen taldearekin irteera bat antolatzen ari dira. Valladolidera izango litzake, urriaren 28ko asteburuan.