Klikmetroak, helburua lortzeko azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 3a, 15:06

Dagoeneko 3492 metrok baitute jabea, hau da, zirkuitutaren erdia baino gehiago egina dago era birtualean. Urriaren 7a baino lehen, falta den beste erdia egitea da Kilometroen antolatzaileen asmoa, eta horregatik, ahal bezain beste jendek bere mezua bidaltzea eskatzen dute.

Klikmetroak egitasmoaren helburua erabiltzaile bakoitzak Kilometroetako zirkuituko metro bat era birtual batean egitea da. Aurten ibilbideak 6700 metro ditu eta zirkuituari itzuli bat egiteko erronka erdietsi nahi du Aita Larramendi ikastolak, eta helburu hori geroz eta gertuago dago, dagoeneko 3492 metrok baitute jabea, hau da, zirkuitutaren erdia baino gehiago egina dago era birtualean.

Urriaren 7a baino lehen, falta den beste erdia egitea da Kilometroen antolatzaileen asmoa, eta horregatik, ahal bezain beste jendek bere mezua bidaltzea eskatzen dute.

Erabiltzaileek hartutako metro bakoitzeko babesleek dirua jartzen dute Kilometroak festaren alde. Metro bat eskuratzeko izen abizenak, argazki bat eta mezu bat bidali behar dira.

Metro bat eskuratzeko bide desberdinak daude: www.klikmetroak.com webgunean sartuz, Facebook eta Twitter bidez, edo telefono mugikorraren bidez. Azken hau da Aita Larramendi Ikastolak ekarri duen berrikuntza. Android Smartphone edo Tablet bidez metro bat eskuratzeko urratsak hauek dira:

1. Klikmetroak aplikazioa deskargatu, www.play.google.com webgunetik edo www.klikmetroak.com webgunetik. Doako aplikazioa da.

2. Aplikazioan agertzen den  irudian klikatu eta norberaren datuak sartu, hau da, izen abizenak, argazkia eta mezua.

3. Bidali eta bakoitzeren metroa eta babeslea zein diren azaltzen du aplikazioak.

Ordenagailuz metroa eskuratzea nahiago bada, bi aukera ditu erabiltzaileak. Webguneko formularioa betetzea edo Facebook eta Twitter bidez egitea. Era berean, Klikmetroen webgunera sartzeko modu bat baino gehiago dago. Kilometroen webgune ofizialetik edo www.berria.info­-n ere lotura bat eskaintzen da. 

Erabiltzaile bakoitzak metro bat egin dezake soilik, e-posta, Facebook eta Twitter kontu bakoitzetik metro bat bakarrik onartuko baita. Izan ere, helburua, ahalik eta pertsona gehieneen parte hartzearekin ahalik eta metro gehien egitea da.

Babesleei dagokienez, erabiltzaileek hartutako metro bakoitzari babesle bat atxikiko zaio, ausaz. Babesle hauek, Kilometroak festa diruz lagundu nahi duen edozein enpresa, erakunde, talde edo norbanako dira. Horrela, babesle horiek, era berritzaile batean euren marka interneten zabaltzea lortuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!