On Bizi elkarteak egun osoko jaia antolatu du irailaren 22rako, San Miel jaien aurretik giroa berotze aldera, eta egitarauaren baitan desafioa iragarrita dago. Arratsaldeko 18:00tan burutuko litzateke Idiazabal kalean.
Sansonarri taldearen desafioari Poxta Zahar taldeak baiezkoa emango balio, herri kirol desafioaren xehetasunak lotzea besterik ez litzateke faltako. On Bizi elkarteak aditzera eman duenez, jokoan sari polita izango da.
Urnietarrak kalera aterako dituen desafioa San Migel jaien atarian burutuko da. Herri kirol lehia jaien aurretik giroa berotzeko aproposa izango da, antolatzaileen esanetan.