2012/2013 ikasturtean eskainiko diren ikastaroak Pintura eta marrazketa, Arte aplikatuak, Egur taila eta Abalorioak eta bisuteria izango dira, azken hau urritik urtarrilera bitartean soilik emango delarik. Ikastaro guztiak 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude eta Extremadura kaleko aretoan emango dira (sarrera Gabriel Aresti kaletik da). Ikastaroak urriaren 1eko astean hasiko dira, ikastaro bakoitzari dagokion egunean.
Izena emateko bi epe egongo dira. Irailaren 12, 13 eta 14an iazko ikasleek izango dute matrikulatzeko aukera, iazko ikastaro eta ordutegi beretan, bisuteria eta abalorio ikastaroan izan ezik. Ikasle berriek izena emateko epea aldiz, irailaren 17tik 21era izango da. Matrikula guztiak Bastero kulturguneko harreran egin beharko dira, 09:30tatik 13:30ra eta 16:30tatik 20:30ra da.
Ordainketa egiterakoan ere aukera desberdinak daude. Izan ere, Basteroko bazkideek %10eko deskontua izango dute eta bestalde, hiru alditan ordaintzeko aukera ere egongo da: urrian %50a, urtarrilean %25a eta apirilean %25a, baina hala ordainduz gero, prezioak %10 igoko dira.
Informazio gehiago eskuratu nahi duenak 943 30 35 40 telefono zenbakira jo beharko du. .