Era guztietako ikastaroak egiteko aukera egongo da aurten Urnietan. Lekaio Kultur Etxeko eskaintza haur eta helduentzat eskulan tailerra, margolaritza, zur taila eta argazkilaritza digitalak osatzen dute.
Saroben gorputza lantzeko jarduera desberdinak eskaintzen dira. Yoga, pilates, gimnasia hipopresiboa, dantza garaikidea eta wushu bezalako ariketez gain, aurten berrikuntza moduan, emakumeentzako defentsa pertsonala, funkya eta "ostiral anitzak" egiteko eukera egongo da. Azken jarduera honek SGA, yogilates, batuka, meditazio aktiboa, drunalife... biltzen ditu bere baitan.
Gazteentzat ere badira jarduerak Saroben. Gazteentzako Funckya eskaintzen da 8 eta 16 urte bitartekoentzat, balleta 2003, 2004 eta 2005ean jaiotakoentzat eta sormen dantza 2006, 2007 eta 2008an jaiotakoentzat.
Izena emateko epea irailaren 3tik 7ra bitarte izango da iazko ikasleentzat eta hilaren 10etik 21era ikasle berrientzat. Ikasturtearen hasiera berriz, urriaren 15ean izango da Lekaion eta urriaren 1ean Saroben.