Urnietako San Miel jaietarako geroz eta gutxiago falta da eta jai batzordea jada ari da herrian giroa berotzen. Iaz egin zuten bezala, aurten ere jaien atarian bertso afaria egingo da Oianume jatetxean.
Jon Maia eta Maialen Lujanbio bertsoalriak gonbidatu dituzte aurten eta Unai Ormaetxea andoaindar gaztearen bakarrizketa saioaz ere gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Afaria irailaren 22an izango da, gaueko 21:00etan Oianume jatetxean, baina joan nahi dutenek aldez aurretik erosi beharko dute txartela honako leku hauetan: Urnietan, Kantoi, Xauxar eta Oianumen; Andoainen, Ernaitza liburu dendan eta Hernanin Oinddi tabernan.
30 euroko prezioa jarri dute antolatzaileek eta menua ere aurreratu dute: urdaiazpikoa, entsalada epela xapo, otarrain eta txirlekin, ganbak plantxan, arraina, baserriko oilaskoa, postrea, kafea eta edariak.