Bihartik aurrera kiroldegiko zerbitzuen BEZ-a %21ekoa izango da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abu. 31a, 13:17

Olaederra Kiroldegiko zerbitzuen BEZ-a %8 izatetik %21 izatera pasako da. Irailaren 1etik aurrera, hileko bazkide kuotak Villabona, Zizurkil, Aduna, Irura, Hernialde, Asteasu eta Larraulgo abonatu heldu batentzako 22,90€ izango da, orain arte baino 2,45 euro gehiago. Beste herrietako helduek 32,95€ ordaindu beharko dituzte, orain arte 29,40€ ordaindu dituztelarik.