Udako oporraldien ostean eta urriaren 7a iritsi bitartean, ekitaldi ugari prestatu dituzte Kilometroen antolatzaileek; Basteron bihartik aurrera ikusgai egongo den erakusketa, esate baterako.
Antolatzaileek azaldu dutenez, Igor Zalakainek, Andoaingo sukaldari ezagunak 70 errezeta prestatu ditu Kilometroetarako eta errezeta horien lagungarri egin dituzte eskulanak ikasleek. 2 eta 18 urte arteko neska mutilek egindako artelanak egongo dira ikusgai.
Erakusketa irailean 1etik 21era bitartean egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 18:00 -20:30 bitartean, eta larunbatetan 10:00 -13:30 eta 18:00 - 20:30 bitartean.
Erakusketaren testuinguruan, datozen egunetan Igor Zalakainen errezeten liburuaren aurkezpena ere egingo da.