Udako oporraldien ostean, urriaren 7a iritsi bitartean ekitaldi ugari prestatu dituzte Kilometroetako antolatzaileek, Basteron bihartik aurrera ikusgai egongo den erakusketa, esate baterako. Antolatzaileek azaldu dutenez, Igor Zalakainek, Andoaingo sukaldari ezagunak 70 errezeta prestatu ditu Kilometroetarako eta errezeta horien lagungarri egin dituzte eskulanak ikasleek. 2 eta 18 urte arteko neska mutilek egindako artelanak egongo dira ikusgai.
Erakusketa irailean 1etik 21era bitartean egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera
18:00 -20:30 bitartean, eta larunbatetan 10:00 -13:30 eta 18:00 - 20:30 bitartean. Erakusketaren testuinguruan, datozen egunetan Igor Zalakainen errezeten liburuaren aurkezpena ere egingo da laster.