Axier Oiarzabal eta Ainhoa Ozaeta andoaindarrek 19 egun egin dituzte gose greban

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abu. 30a, 12:26

Andoaingo Axier Oiarzabal eta Ainhoa Ozaeta presoek 19 egun egin dituzte gose greban, gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko. Atzo jakin zen epaileak baldintzapeko askatasuna eman diola Josu Uribetxeberriari.

Urtzi Azpiroz, Iñaki Igerategi eta Iñaxio Otañok Josu Uribetxebarriarekin batera utzi zuten bertan behera euren gose greba, baina ekimen ezberdinak egiten jarraitu dute. Hauek ere asko ahuldu ziren, Urtzik 11 egun egin zituen gose greban eta 6 kg galdu zituen, Iñakik beste 6 kg 10 egunetan eta Iñaxiok 10 egunetan 9 kg galdu zituen.

Uribetxebarria baldintzapen aske uzteko erabakia jakin ostean, gaixorik dauden beste 13 presoen askatasuna eskatzeko ekimenak aurrera jarraitzen dute. Gauzak horrela, larunbat honetako manifestaziorako deia mantendu egin du Herrira ekimenak, Antiguotik 17:30etan irtengo delarik.

Horrez gain, Andoaingo Herrirak ostiralean enkartelada egingo du Zumea plazatik 19:30tan aterata, beste 13 preso gaixoen askatasuna eskatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!