Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautesle zerrendak kontsultatu nahi dituenak, horretarako aukera izango du irailaren 3tik 10era bitarte, Andoaingo Udaletxeko idazkaritza orokorrean. Hala ere, kontsulta hori bera interneteko honako helbide honetan https://sede.ine.gob.es ere egin daitekeela jakinarazi nahi izan du Udalak.
Zerrendetan bere datuak sartuta ikusten ez dituenak edota horietan hutsegiteren bat antzemanten duenak, aipatutako epean erreklamatu ahal izango du. Erreklamazioak udaletxean bertan aurkeztu ahal izango dira, 943.30.08.30 telefono zenbakian, edota Hautesle Erroldako Bulegoaren Lurralde Ordezkaritzan (Jose Mª Soroa kalea, 23- Donostia).