Denda Berri elkarteak ekintza desberdinak antolatzen dirau eta ikasturte hasierarako bi ohar helarazi ditu.
Lehenik eta behin, irailaren 9an Arantzazuko santutegira egingo den irteerara joan nahi dutenek, irailaren 3a baino lehen jubilatuen etxean izena eman behar dutela jakinarazi du, hau da, datorren astelehena baino lehen. Irteeraren egunean, goizeko 8:30etan irtengo dira jubilatuen etxetik, eta santutegira edo Urbiara egingo dute igoera. Eguerdian, 14:00tan Debako Ixiar jatetxean bazkaria izango dute.
Bestalde, 2012-2013 ikasturteko jantzigintza tailerrari dagokionez, hainbat gauza azpimarratu nahi dituzte. Hasteko, irailaren 7an bilera bat egingo da arratsaldeko 18:00etan Denda Berriren egoitzan, klase horietara joan nahi duten guztiekin. Tailerrean parte hartu nahi baina bilerara joan ezin duenak, Denda Berrirekin jarri beharko du harremanetan, honako telefono zenbaki hauen bidez: 656780935 edo 943009828. Azkenik, gogorarazi nahi dute, erretiratuak izan zein EZ izan, edonork har dezakela parte jantzigintza tailerrean.