Iosu Uribetxebarria presoaren egoera salatzeko, bere askatasuna iritsi bitartean mobilizazioak eta ekimenak burutzen ari da Herrira ekimena. Arrasateko presoak gose greba utzi zuen 15 egunen ostean, Herrira ekimeneko kideek hartu diote lekukoa eta une honetan 30 pertsona daude gose greban.
Andoaingo Herrirak ere bat egin du borroka horrekin eta asteburu honetan elkartasun baraualdia burutuko da. Baraualdia larunbatetik igandera egingo da Zumea plazan, eta ostiralean 19.30etan asanblada informatiboa egingo da baraualdiaren nondik norakoak azaltzeko.
Hona hemen asteburu honetan egingo diren ekintzak:
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!