Mendi Lasterketen Munduko Kopa lehiatzen ari da Jokin Lizeaga urnietarra eta udan zehar Italia, Frantzia eta Suitzan ibili ostean, Frantziako Auzat herrian jokatzen den proban lehenengo postua eskuratu zuen, abuztuaren 18an.
Garaipen honi esker Munduko Kopako sailkapenean 3.postuan dago, Kilian Jornet eta Luis Alberto Hernandoren atzetik. Ea postu horri eusten dion urrian Malasian jokatuko den azken probaren ostean.
Zorte on, Jokin!