Andoaingo Areto futbol txapelketan parte hartu nahi dutenek irailaren 19ra arteko epea dute izena emateko. Izena emateko lekua Allurralde kiroldegia da. Gehienez, 24 taldek parte hartu ahal izango dute eta talde bakoitzak 357 euro ordaindu beharko ditu.
Txapelketaren nondik norako zehatzagoak irailaren 20an Ubitarteko bilera aretoan egingo den bilera informatiboan emango dira.