Izena eman nahi duenak Allurralde kiroldegiko bulegora hurbildu beharko du, astelehenetik ostiralera 9:30-13:30 eta 17:30-19:30ko ordutegian. Izena ematen duten guztien artean zozketa egingo da irailaren 11ean eta zerrendak irailaren 14an jarriko dira ikusgai.
Bestalde, ikastaroak irailaren 19an hasiko dira, igeriketakoak izan ezik, hauek urriaren 1ean hasiko baitira.